Ir al contenido

ADISKIDEAK GARA?

(0 reseña)

Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak, baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero. Anabel Ferna?ndez Rey-k bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik, eskuzabaltasunetik eta egoismorik gabe. Izan ere, zailtasunetan elkarri lagunduz indatzen baita lotura afektiboa. Ez baitu axola fisikoki zein desberdinak garen edo zein gaitasun ezberdin ditugun. Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizko atalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino ? orrialde bikoitz mutuetan-, eta horrela zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara. Pertsonaien arteko solasa hitz eta keinuen bidez eratzen da: batak bere desirak hitzez adierazten ditu eta bestearen erantzuna bere adierazkortasunaren bidez sumatzen da. Lan honen arte-ezaugarri nagusia kolore eta pintzelkada leunak dira, askotariko planoekin eta hitzik gabeko adierazpenarekin batera.

15,00 € 15,00 € (impuesto incluido)

  • Idioma
  • Encuadernación
  • Temática
Stock real: si puedes comprarlo, lo tenemos.
Añadir a lista de deseos
Términos y condiciones
Garantía de devolución de 30 días.
Envío: 24/72 horas laborables.

Datos del artículo

Autor Fernández Rey, Anabel
Editorial KALANDRAKA/PAMIELA
Colección SIN COLECCION
Páginas 36
Año de edición 2019
EAN 9788491720904

Especificaciones

Idioma Euskera
Encuadernación Tapa dura
Temática Infantil y juvenil