Ir al contenido

Ernesto elefantea

Ernesto oihanean galdu da eta, antza denez, hango inor ez dago prest elefante-taldera bueltatzen laguntzeko. Ez piztiarik indartsuenak, ez basatienak, ez azkarrenak ere egiten du elefantetxoari entzuteko zirkinik txikiena;aitzitik, mespretxuz tratatzen dute. Harrigarria bada ere, ordea, animaliarik txikienak eskaintzen dio behar duen laguntza eta aditzea. Istorio honetan, Anthony Brownek islatzen ditu protagonistaren izaera ausarta, haurtzaroak berezko duen jakin-mina, baina baita beldurra ere, konturatzen denean eta arriskuetatik babesten duen helduarengandik urrun eta bakarrik dagoela. Solaskide dituenen enpatia faltak gizarte indibidualista eta besteren arazoekiko sorgorra erakusten du. Gauzak, ordea, ez dira diruditena, eta itxuraz ahulen eta hutsalenak direnak gertatzen dira adoretsu eta eskuzabalenak, trukean ezer eskatu gabe. Bere ibilbide zabal eta entzutetsuan zehar ezaugarri izan duen xehetasunetarako joerari eutsiz, testuinguru koloretsu exotikoa eta pertsonaia zehazki karakterizatuak dauzkan obra bat aurkezten du egileak, kontakizunean zehar erakusten diren emozio sortarekin bat eginez.

16,00 € 16,00 € (impuesto incluido)

  • Idioma
  • Encuadernación
  • Temática
Stock real: si puedes comprarlo, lo tenemos.
Añadir a lista de deseos
Términos y condiciones
Garantía de devolución de 30 días.
Envío: 24/72 horas laborables.

Datos del artículo

Autor Browne, Anthony
Editorial KALANDRAKA/PAMIELA
Colección TAMAINA ANDIA
Páginas 32
Año de edición 2021
EAN 9788491722090

Especificaciones

Temática Infantil y juvenil, Consulta y referencia
Idioma Euskera
Encuadernación Tapa dura