Ir al contenido

(EUS).Ene Jesús

(0 reseña)

Gela batean itxita daukaten gizon bat. Gizon hori historiak kontatzen saiatzen da. Kontatu nahi lituzkeen historiak gogoratu nahi ez lituzkeen historiekin korapilatzen zaizkio: lagunak, Mutua, Samuel, Abel, eta batez ere Marga. Aitaren gorpua, etxean. Eta ama. Ama izugarria. Amaren maitasun itogarria. Elementu minimoekin ondu zuen Saizarbitoriak, kontakizun latz, etsi, esperantzarik gabeko hau. Ramon Saizarbitoriaren hirugarren nobela da Ene Jesus. 1976an argitaratu zuen, Egunero hasten delako eta Ehun metroren ondoren. Bi hauek orduan sortzen ari zen euskal irakurlego berriaren berotasuna jaso bazuten, Ene Jesus nobelak isilik utzi zituen irakurle horietako asko. Mutu. Urte askotako isiltasuna eragin zion idazleari ere. Ene Jesus argitaratu ondoren, hemeretzi urte pasatu zituen Saizarbitoriak nobelarik argitaratu gabe. Bere nobelagintza mutur posible bateraino eramana zuen testu honekin. Historiak kontatu ezinetik abiatuta, nobela muturreko, nobela hunkigarri, nobela ahantz ezina idatzi zuen Ramon Saizarbitoriak. Irakurle ausartentzat idatzia, orduan bezala gaur egun ere.

19,50 € 19,50 € (impuesto incluido)

  • Idioma
  • Encuadernación
  • Temática
Stock real: si puedes comprarlo, lo tenemos.
Añadir a lista de deseos
Términos y condiciones
Garantía de devolución de 30 días.
Envío: 24/72 horas laborables.

Datos del artículo

Autor Saizarbitoria, Ramón
Editorial EREIN EUSKERA
Colección NARRATIBA
Año de edición 2026
EAN 9788410930674

Especificaciones

Idioma Euskera
Encuadernación Rústica
Temática Ficción