Ir al contenido

Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa

(0 reseña)

Gernika ez da bakarrik bonbardaketa, Picassoren margoa edo izen hori zeukan informazio sarea. Munduko Bigarren Gerla hastear zegoela, naziek Euskadiren askatasunaren sinboloa suntsitu nahi izan zuten. Entsegu orokor odoltsuan Bizkaiko herria Europa osoko lehen biktima izan zen. Dolua dolu, oraindik zutik ziren euskaldunek ez zuten sekula duintasuna galdu. Zortzi urte geroago, Reich-a erorarazteko amerikarrek eta errusiarrek Berlin inguratzen zutela, okupatzaile naziengandik Frantzia osoki askatzen laguntzen agertu zen Gernika: Gernika Batailoia hain zuzen, Agirre lehendakariaren ametsa. Euskal Herria bezala, euskal brigada ere zutik zegoen. Ezinbestean, 1937ko apirilaren 26an lehen biktima izan zenak azken gatazketan esku hartu behar zuen 1945eko apirilean Frantzian, Euskaditik urrun izan arren. 1944ko uda bukaeran Bordele aske zegoen, baina Pointe de Grave lurmuturrean gotortuta zeuden Alemaniako lau mila soldaduk portuko sarrera blokeatzen zuten oraindik. Gernika Batailoia azken okupatzaile horien aurka borrokatu zen. Gatazka horretan bost gudari hil eta hogei bat zauritu ziren. Gernika ez da bakarrik euskaldunek jasan zuten bonbardaketa. Askatasunaren alde borrokatzeko prest zen gudari taldea ere bada Gernika. Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa!

22,00 € 22,00 € (impuesto incluido)

  • Idioma
  • Encuadernación
  • Temática
Stock real: si puedes comprarlo, lo tenemos.
Añadir a lista de deseos
Términos y condiciones
Garantía de devolución de 30 días.
Envío: 24/72 horas laborables.

Datos del artículo

Autor Dolosor, Franck
Editorial PAMIELA EDITORIAL
Colección (EUS).SAIO ETA TESTIGANTZA
Páginas 152
Año de edición 2025
EAN 9788491724209

Especificaciones

Idioma Euskera
Encuadernación Rústica
Temática Humanidades