Ir al contenido

Loreen inbentarioa irudiduna

(0 reseña)

Gida ilustratu atsegin eta zehatza, loreen mundu harrigarrian barneratzeko. «Loreen inbentarioa (irudiduna)» izeneko honen orrialdeak kolorefesta bat dira, eta, 62 lore motaren eskutik, mundu guztian zehar eramanen gaitu bidaian: Hego Afrikako eskualdeetatik Indonesiako Sumatra uharteraino, Europako belardietan barrena. Lore basati nahiz landatuak modu originalean sailkatuta daude, kolorearen arabera, errazago aurkitzeko, eta lamina bakoitzean espezie bat edo bi ageri dira, izen arrunta eta zientifikoa adierazita, baita altuera eta loraldia noiz den ere. Horrekin batera, deskribapen labur batean zenbait gai lantzen dira, hala nola jatorria, sendabelar gisa duten erabilera, bitxikeria zenbait eta kontserbazio-egoerari buruzko ohartarazpenak. Bilduma honetako liburu guztietan bezala, Emmanuelle Tchoukrielen ilustrazioak zehatzak eta errealistak dira, garai bateko landakoadernoen gisan. Loreekin batera, xehetasun batzuk handiagotuta erakusten dira;besteak beste, sustraiak, petaloak, haziak eta inguruko beste biztanle batzuk: intsektuak, anfibioak, hegaztiak eta belarjaleak, esaterako.

18,00 € 18,00 € (impuesto incluido)

  • Idioma
  • Encuadernación
  • Temática
Stock real: si puedes comprarlo, lo tenemos.
Añadir a lista de deseos
Términos y condiciones
Garantía de devolución de 30 días.
Envío: 24/72 horas laborables.

Datos del artículo

Autor Aladjidi, Virginie
Editorial PAMIELA EDITORIAL
Colección TAMAINA HANDIA
Páginas 72
Año de edición 2025
EAN 9788491724384

Especificaciones

Idioma Euskera
Encuadernación Tapa dura
Temática Infantil y juvenil