eta gauetik euria
eta gauetik euria

?eta gauetik, euria

PAMIELA EDITORIAL
924316
Últimas unidades en stock
21,00 €
Impuestos incluidos
?eta gauetik, euria

 
Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga Zergatik utzi zion idazteari Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ospatuko dute, patronalari, sindikalista ustelei eta poliziei aurre egin bitartean. Existitzen ez diren hirietan bizi diren emakumeak, auzoko karrikak kartografiatzen dituen txatarrabiltzailea, harri-jasotzaile intsumisoa, liburu-dendako erakusmahaia defendatzen duen liburusaltzailea, gerra guztietatik (baina ez borroka guztietatik) ihes egiten duten etorkinak, edota jaguar bihurtzen den kakalardoa. Zerbaitek konektatzen ditu irrati libreak entzuten dituzten pertsonaia hauek guztiak, oraindik existitzen ez diren fanzineak idazten dituztenak, piketeak defendatzen dituztenak, zapatisten matxinadaren ondorioz mexikartzen ari direnak, kalezulo ezkutuetan desagertzen direnak, eta gauetik, euria noiz iristeko zain daudenak. Funtsean, auzo-nobela bat da, konexio unibertsal ugari dituen garai baten testigantza, errealista bezain surrealista. Txantreako idazleak egiazkoaren eta irrealaren arteko mugak artezki hautsiz eta gaindituz, garatu duen berebiziko artefaktu literarioa.
paginas
368
encuadernacion
RUSTICA
espesor
1
colección
(EUS).KONDAGINTZA
altura
215
ancho
1500
2 Artículos
9788491723660
No hay comentarios
Producto añadido a la lista de deseos