LEIREREN TXACURRA
LEIREREN TXACURRA

LEIREREN TXACURRA

KALANDRAKA/PAMIELA
682270
Últimas unidades en stock
15,00 €
Impuestos incluidos
LEIREREN TXACURRA

 
Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela Saria irabazi duen lan honetan: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna. Mariann Marayren «Leireren txakurra» neskato baten eta josteta eta dibertimendurako lagun bihurtuko den bere maskota bitxiaren istorioa da. Laguntzako animalia bat izatea munta handiko ardura da: jatera eman beharra, haren hazkuntza zaintzea eta albaitariarenera eraman beharra premia dagoenean. Hori dena garbi dago liburu honetan. Nabarmentzekoa da, bestalde, protagonistak ez duela aurrejuzgurik eta aurre egiten diela estereotipoen eta gizarte-konbentzioen eraginari eta beste pertsona batzuek dibertsitatearen aurrean duten jarrera desegokiari: Xalo oso berezia da, neskak pozaren pozez esaten duen bezala. Irudien koloreen bizitasunak basotik etxera eta hirira garamatza, eta natura jartzen du gogoetarako eta askatasunerako gune eta helmuga gisa. Irudiak nabarduraz beteak daude, naif estetikatik eta haurtzaroaren mundutik hurbilekoak, eta ausarki eskaintzen dizkigute kontraste kromatikoak.
paginas
32
encuadernacion
TAPA DURA
espesor
5
colección
TAMAINA ANDIA
zona
EUS+NAV.(EUSKADI+NAVARRA)
altura
220
ancho
250
1 Artículo
9788491721314
No hay comentarios
Producto añadido a la lista de deseos