Orkestra zooragarria
Orkestra zooragarria

Orkestra zooragarria

PAMIELA EDITORIAL
1070477
Últimas unidades en stock
16,00 €
Impuestos incluidos
Orkestra zooragarria

 
Musikaz maitemintzeko ipuin zoragarria. Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena ederra da gizakiak eta piztiak harremanetan jartzea, biak mundu paraleloetan egokitu beharrean. Eta, beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, ausardiaz eskaini ere: argumentuaren aria partitura bat dugu oraingoan, Laura Esquivel idazleak "La ley del amor" nobelan egin zuen bezala, hiru kantu ditugu albuma irakurriz, ikusiz, eta entzunez goza dezagun. Gozatu: agian horixe da albuma ongien deskribatzen duen aditza, funtsean, egileek testu-ilustrazio eder eta bihurrien bitartez, orekan eta harmonian, horixe eskaintzen digutelako: gozamena. "Orkestra zooragarria", izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia modu magistralean elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz «pilula liburua» izatera iritsi gabe. Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Eranskin moduan, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio.
paginas
44
encuadernacion
TAPA DURA
espesor
1
colección
(EUS).ETXEA
zona
EUS+NAV.(EUSKADI+NAVARRA)
altura
295
ancho
210
2 Artículos
9788491724377
No hay comentarios
Producto añadido a la lista de deseos